Bermeoko gida eta ekimenak

BERMEOKO GIDA ETA EKIMENAK ZURE MUGIKORREAN
Bermeori buruzko informazio praktiko guztia eta herriko ekimen desberdinak orain eskuko gida baten. Gida hau behin zure mugikorrera jaitsita, edozein momentuan kontsultatu dezakezu eta aldean eraman 24 orduz.
Jaitsi aurretik ordenagailuan bistaratu
Nahi baduzu, eskuko telefonora jaitsi aurretik, zure ordenagailuko pantailan ikusteko aukera errezten dizugu honako loturan sartuta:
Ordenagailuan ikusteko kiklatu hemen [http://ebermeo.batuin.mobi]
Bermeoko Gida eta ekimenak zure mugikorrera jaisteko bideak:
1. Bluetooth Informaziogunean
BERMEOKO TURISMO BULEGOAN, LIBURUTEGIAN eta KULTURA ETXEAN
· Non: Bermeoko Turismo Bulegoan, Liburutegian eta Kultura Etxean kokaturiko Bluetooth Informazio-guneetan.
· Kostua: Doan.
· Jarraibideak:
1.Piztu Bluetooth-a zure eskuko telefonoan.
2.Itxaron segundo batzuk.
3.Baieztatu mezua eta jaitsi ezazu gida.
Pasahitza eskatzen badizu, sartu: 1234
Eskuko telefono ereduaren arabera karpeta desberdin baten gordeko da gida; aplikazioak, jokuak, irudiak, jasotako artxiboak
4.Behin gida zure eskukoan gorde denean, hor izango duzu, jokua balitz, nahi duzunean zabaldu eta erabiltzeko.
5.Ez baduzu eskaintzarik jasotzen, beharbada zure telefonoa ez da bateragarria izango, kontsultatu bateragarritasunak.
*Bluetooth-bateragarritasunak:
· Denak-ia denak: Nokia, Motorola, Sony-Ericsson, HTC .
· Bat edo beste: Siemens, Samsung, Pocket PC (PDA), LG .
· Ia bat ere ez: Sharp, Blackberry, Android, iPhone.
2.Internet Mugikorra: http://bermeo.batuin.mobi
· Non: Edonon zaudela, sartu zure eskuko telefonoaren nabigatzailean e-helbide hau: http://bermeo.batuin.mobi eta zure mugikor ereduarentzako gida bateragarria jaitsiko duzu.
· Kostua: Zure operadorearekin adostua duzun konexio-kostuaren araberakoa.
· Jarraibideak:
1.Zabaldu zure eskuko telefonoaren nabigatzailea eta sartu honako e-helbidea: http://bermeo.batuin.mobi
2.Zure mugikorraren eredua aukeratu eta hizkuntza.
3.Bertsio gomendagarria aukeratu.
4.Aukera baieztatu eta jaitsi gida zuzenean mugikorrera.
*Beharrezkoa da GPRSa aktibo izatea.
3.Ordenagailutik eskuko telefonora:
Ordenagailutik jaisteko klikatu hemen
· Non: Lotura honen bidez zure ordenagailura gidaren artxibategia (.jar) jaisteko aukera izango duzu, hemendik, gero, zure mugikorrera pasatzeko.
· Kostua: Doan
· Jarraibideak:
1."Ordenagailutik jaisteko klikatu hemen" loturan sartu jaitsiera orrialdera joateko.
2. Web orrialde honetan zure eskuko telefonoarentzako eredua aukeratu eta hizkuntza eta jaitsi artxibategia (.jar) zure ordenagailura.
3. Ordenagailuan duzula, Bluetooth bidez edo datu kable baten bidez zure mugikorrera pasatu.
4.Pasatuiozu lagunen bati "Zabaldu" aukeraren bidez:
· Non: Gida jaisten duzunean, menu nagusian "Zabaldu" aukera hau izango duzu, lagunen bati gida bidaltzeko.
· Kostua:
Bidaltzen duenarentzat: SMS arrunt bat .
Jaitsiera egiten duenarentzat: operadorearekin adostua duen konexio-kostuaren araberakoa.
· Jarraibideak:
1. Gida zabaldu eta aukeratu, Menu Nagusian "ZABALDU" aukera.
2. Bertan azaltzen zaizun laukitxoan zure lagunaren telefono zenbakia idatzi.
3. Baieztatu bidalketa eta segituan URL lotura bat jasoko du gida jaitsi ahal izateko.