barikua. 2010/07/30
Urteotan teknologia barrien aurrerabidea erabateko errealidadea dogu. Administrazino publikoek, teknologiaren aurrerabide hori aprobetxauta, ahaleginak egin behar doguz udala herritarrentzako hurrekoa eta eskuragarria izan daiten.
Web orri honen bidez, herritarrei oro har eta bermeotarrei bereziki, aukerea emon gura deutsegu helburu hori gauzatu daiten.
Bermeoko Udalak web hau eskaini gura dau gure udalerria, gure zerbitzuak, gure prestazinoak, kultur, kirol eta aisialdi eskaintzak ezagutzera emoteko, azken baten herria bera ezagutzera emoteko.
Baliabide teknologiko hau herritarrei hurreko zerbitzu bat emoteko erabili gura dogu, baita Bermeo dan modukoa erakusteko be, hau da, arrantzeari lotutako udalerria, euskalduna, bisitarientzako erakargarria eta eskaintzeko gauza asko daukazana.
Espero dogu web orri honetan eskaintzen dogun informazinoa erabilgarria izatea bermeotarrentzat zein gure udalerria hobeto ezagutu gura daben danentzat. Azkeneko horreei, era berean, Bermeo bisitau daizuen gomendatzen deutsuet, ez zarie-eta damutuko.
Besarkada bero bat.
XABIER LEGARRETA GABILONDO
BERMEOKO ALKATEA,
Bermeoko Udala
010(94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen enparantza z/g 48370 bermeo-Bizkaia
antolakuntza@bermeo.org