barikua. 2010/07/30
Bermeo lurralde menditsu batean dago kokatuta. Alde batetik, Sollube mendiaren iparraldeko hegala itsasora begira dago. Lurra osotzen daben materiale gogorrek 100 metrora heltzen diran lakar edo labarretako zati ugariak egotea eragiten dabe itsasalde guztian, baita itsasoan be, hatz sakabanatuak egotea, Gaztelugatxe, Akatz eta Izaro uharteak adibidez. Itsasaldeak sarrera txikiak be badaukaz, itsasmuturra. Barruan, paisaia desbardina da, aldats handiakaz. Tontorrik garrantzitsuenak, Sollube (696 m.) eta Burgoa (452 m.) dira.
Itsasaldea hurre izanik, eta dagozan aldapa gogorrak gainditu behar izanagaitik, Udalerri hau ureztatzen dabezan errekek ez dabe ibilbide bat be baketsua. Beste batzuen artean, Akaga, Arronategi eta Etxebarria daukaguz, portuko itsasartea eratzen dabenak.
Ekialde eta Hegoaldean, Arrieta, Meñaka eta Busturia; Mendebaldean, Bakio; eta Iparraldean, Mundaka eta itsasoa.
Uriburua, Bermeo Uria da eta portu inguruan batzen dira biztanlerik gehienak %95a). Beste auzo batzuk: Agirre, Almike, Ander Deuna, Arene, Arronategi, Artike, Demiku, Mañu, Mikel Deuna, eta Pelaio Deuna dira.
Bermeoko populazioak etengabeko hazkundea izan dau, nahiz eta azken urteotan geldiune txiki bat izan. 2009-01-01ean, Bermeok, guztira, 17104 biztanle zituen; biztanle horietatik, 8680 emakumeak ziran eta 8.424 gizonezkoak.
Bermeoko Udala
010(94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen enparantza z/g 48370 bermeo-Bizkaia
antolakuntza@bermeo.org