Prentsa

Prentsa

ARITZATXUKO HONDARTZAK AURTEN ERE KALITATEZKO ETA INGURUMENEKO BALDINTZAK BETETZEN DITU

Bermeoko Aritzatxu hondartzak ISO 9001:2008 kalitatezko baldintzak eta ISO 14001:2004 ingurumeneko baldintzak betetzea lortu du aurten ere. Horrek adierazten du hondartza horrek erabiltzaileen eskakizunak bete eta eurei kalitatezko zerbitzua eskaintzen dietela, hondartza irisgarritasun, segurtasun, erosotasun eta baldintza higieniko-sanitario egokietan erabili eta gozatzeko.  

Horretarako, Bermeoko Udaleko Zerbitzu Sailak adierazi duenez, behar bezala kudeatuko dira ura, harea, komunak, lokalak eta ondoko guneak, eta sor daitezkeen larrialdietarako plan aproposak ezarriko dira.  

Berrmeoko Udalak, hondartzan zerbitzu hobea emateko xedearekin, “Bizkaiko hondartzetako eta horien inguruneetako kudeaketa eta kalitateari buruzko esparru akordioa” sinatu zuen. Akordio hori 28 hondartza eta 20 udalerrirentzat da.  

Horrela, kudeaketa programaren barne, Bermeoko Udalak hainbat ekimen martxan jarri ditu. Esate baterako, ur kontsumo arduratsua egiteko ekintza. Horretarako, alde batetik, kontzientziazio kartelak jarri ditu Aritzatxun eta, beste alde batetik, iturburuetan ur aurrezki sistemak jarri ditu. 

Horrez gain, sentsibilizazio kanpaina bat abiarazi du birziklapena hobetzeko herri guztian eta Aritzatxun ere, birziklapena %5 igotzeko eta hiri-hondakinak %5 murrizteko helburuarekin.

27 / 07 / 2012

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Ur erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Zure alta

Galderak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.org

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0