barikua. 2010/07/30
San Pelaio auzoa gaur askoz txikiagoa da, bitan banandu baitzen auzoko zatirik handiena Bakiora pasa zenean. Bermeori egokitu zitzaion San Pelaioko zatia; mendebaldeko mendiguneko baserriek osatutakoa izan zen. Gune bi ditu auzoak: Uretako goialdea eta Txaraleko errekaren arroa. Baserriak: Arantzadi (desagertua), Urkidi, Goientzabale, Erdikoetxe, Gisesti, Sagarraga, Zurtzuri, Txarale, Ermugoikoa eta Ermubekoa.
Bermeoko Udala
010(94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen enparantza z/g 48370 bermeo-Bizkaia
antolakuntza@bermeo.org