Udala

Armarria

Udalerri baten armarria, haren historiaren oinarrizko kontakizunei aplikautako irudikapen alegorikoa izaten da. Sinbologia egokia erabiliz eta heraldikearen arauak betez, herriaren historian jazotako gertakizunik garrantzitsuenak islatzen dira bertan. Guzti hau kontuan izanda berregin da Bermeoko Uriaren armarria, haren osatze eta antolatze heraldikoa onartzen dauan bagilaren 6ko 1373/1968 Dekretuaren sarreran bertan esaten dan moduan. Otsoek, bizardun buruak, baleontziak bale eta guzti, testuak, etab., Bermeoko historiaren gertakizunak eta zertzeladak agertzen dauz era enblematikoan: herribildu modura eratu izana, Bizkaiko Buru izatea, arrantzeari lotuta egon izana beti, eta, gure lurralde historikoko herri guztien artean lehentasuna izan ebala. Gure herriaren armarriari jagokonez, 1968. urtean legalki onartu zan. Bermeoko Udalak, armarria normaldu eta erregularizatu beharra ikusi dau, beti be, armarri hori deskribatu eta antolatzen eban Dekretuak ezarritakoa kontuan izanda. Horretarako, Antolakuntza, Informatika eta Kalidade Saileko teknikariek, behar izan daben kanpoko aholkularitzeagaz, armarriaren definizino ofiziala, adierazpen grafiko bakarrean egokitu dabe. Ahalik eta zehatzen jarri dira margoak eta esmalteak, lan hau enpresa espezializatu bati adjudikatuz. Holan ba, 1968ko Dekretuan dagoan deskripzino ofizialagaz eta normalizatzeko egin dan lan zehatz honegaz, orain, guztiz itxuratuta geratu da, benetako erabilera bateratua eta zuzena izango dauala bermatzeko. Armarriaren erabilerea arautzen dauan udal ordenantza BAO. 38 ZK. 2003ko otsailaren 25ean argitaratu zan.

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.org

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0