euskeracastellanofrançaisenglish
ordua barikua. 2010/07/30
Hemen zaude: Sarrera > Udala > UEMA

UEMA

Bermeoko Udala Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen partaide da 1994 urtetik aurrera.

Euskeraz bizitzeko aukerea egin daben 52 herrik osatzen dabe mankomunitatea eta bertotik, asmo hori gauzatzeko hainbat zerbitzu eta baliabide jasoten ditu Udalak, besteak beste, Udalaren barne funtzionamendurako beharrezko diran planak eta horreek martxan ipinten laguntzen dau UEMAk.

Udal beharginek euskeraz lana egiteko baliabideak eskaintzen ditu, horretarako tresna garrantzitsua izanik sarean daukan webgunea. Horrez gain, udalerriaren bizitza euskalduntzeko kanpainak bideratzen laguntzen du, horreen artean, merkataritza alorrekoa, osasun zerbitzuak euskalduntzekoa udalerri euskaldunetako kultura egileen lana bultzatzea eta oro har, %70etik gorako euskaldun kopurua daukien herriek behar dabezan era guztietako hizkuntza zerbitzuak.

Ikusi UEMAren web Orrialdea

Bermeoko Udala
010(94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen enparantza z/g 48370 bermeo-Bizkaia
antolakuntza@bermeo.org