Balea arrantzak izugarrizko garrantzia izan du Bermeoko bizitzan eta ekonomian; Bermeoko armarria da horren adierazgarririk garbiena.
Baleak aberastasuna zekarren Bermeora, baina ezin ahaztu jarduera hori benetan arriskutsua zela; alde batetik, balea harrapatzeko asko arriskatu beharra zegoen, zetazeoari batel txikietan egin behar zitzaiolako aurre, eta, bestetik, oso gogorra zen Atlantikoa zeharkatu behar izatea, Ternuara heldu eta bertan denboraldi luzeak pasatzeko.
XIV. eta XV. mendeetan, balea oso hurbil harrapatzen zen, kostaldean, eta, horrela, balea inguruan zebilenean, talaiariek arrantzaleak ohartarazten zituzten. Garai horretan, asko eta asko ziren kostaldera etortzen ziren zetazeoak. XVI. mendean eta XVII. mendearen hasieran balea arrantzaleak Asturias, Galizia eta Ternuako lurralde urrunera joaten hasi ziren; geroago, azken leku horretatik Groenlandiara aldatzen joan ziren balea arrantzatzeko bidaien jomuga, Ternuako zetazeo eskasiak behartuta. Aipatutako bidaia horiek ontziak aldatu beharra ekarri zuten; itsasoz bestaldera zijoazenak 60 lagun inguruko tripulazioek osatutako itsasontziak ziren, gehienetan galeoiak. Era berean, ontzi horietan eta hurbileko kostaldeetan zatikatu eta aprobetxatzen zuten balea.
Baleatik dena aprobetxatzen zen: haragia, mingaina, hezurrak, ornoak, bizarrak, eta, nola ez, olioa... Balea bat harrapatzeari esker familia askori ematen zitzaien jaten, horregatik Ternuara egiten ziren bidaiak eginkizun ezin garrantzitsuagoak ziren.
ARTZA KAIAN EGITEN DAGOZAN BERRIKUNTZA LANAK DIRELA ETA AITA GURIA BALEONTZIA MOMENTUZ ITXITA DAGO
Turismo bulegoa
Lamera z/g
48370 Bermeo
Tel 94 617 91 54
e-mail: turismoa@bermeo.org