Servicios

Foro municipal

Eztabaida-gunearen erabilerea

Eztabaida-gunearen erabilera egokia bermatzeko eta mezuak irakurri eta erantzuten dituzten bazkideek parte hartzeko baldintzak ezagutu daiezan jarri dira ondoren agertzen diran arauak. Eztabaidaguneko administratzailearen erabakiak araudi honen araberakoak izango dira eta zehatz mehatz beteko dira.

Bermeoko Udala ez da eztabaida-gunean adierazotako eritxien eta jasotako ideien erantzule egiten  eta ez dauz bere hartuko foroetan parte hartzen daben pertsonen ideiak, iritziak edo ekarpenak.

Araudia

• Udalak eskubidea dauka hurrengo ezaugarrietako mezuak ez argitaratzeko edo/eta eztabaida-gunetik kentzeko:

1. Erizpidea: Neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, Iraingarriak edo/eta diskriminatzaileak izan daitekezan mezuak, bai eztabaida-guneko beste partaideenganako, bai hirugarren batenganako, debekatuta dagoz.  Ezin da forokidea, ez hirugarrengo bat iraindu, mespretxatu edo eraso.

2. Erizpidea: Pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak (telefonoa, korreo elektronikoa… datu pertsonalak dira) persona fisikoa identifikagarri egiten duten mezuak zein Intimitate edo/eta ohorea bermatzeko eskubideari kalte egiten diotenak.

3. Erizpidea: Ekintza ilegalak edo indarrean dauden legeen kontrako mezuak.

4. Erizpidea: Pertsona, enpresa edo erakundeen aurkako boikot-kanpainak sustatzen dabezanak.

5. Erizpidea: Orri, produktu zein zerbitzu baten publizitatea egiten duten mezuak.

6. Erizpidea: Informazio-iturria era argian esan gabe dokumentu osoak edo dokumentuen zatiak jasotzen dabezanak.

7. Erizpidea: Xenofoboak, sexistak edo sexu orientazinoko mezuak.

8. Erizpidea: Udal zerbitzu, langile zein ordezkari publikoei zuzendutakoak. Kasu honetan, bai goraipatzeko bai horreen aurka egiteko, dagozan bide ofizialak erabiltzera konbita egiten da, behar dan moduan aztertu, neurriak hartu edo halan bajagoko erantzuna emon ahal izateko.

• Udala ez dago behartuta eztabaida-gune honetan azaltzen diran kexa, galdera edo informazino eskaerei erantzutera, eta horretarako espresuki dagozan bideak erabilteko konbita egiten deutse erabiltzaileei. Horregaz batera, udal batzorde informatiboetan parte hartu leikiela gogorarazten da.

Arau honeek errespetatu ezean, web gunearen administratazaileak mezuak ezabatu edo argitaratu gabe itxi leikez. Behin eta berriro arauak urratsen dabezan erabiltzaileei sarbidea debekatuko jake eta kasu larriren bat jazo ezkero, Udalak, daukazan datuak IP helbideagaz batera mezuaren egilea lokalizetako prozedimenduari hasierea emoteko erabili daikez.

Ondo etorri eztabaida-gune honetara!

MEZUAK IKUSI>>

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.org

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0